XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondoren ageri den fariseuen gogorkeria ere, illunak argiaren aurka ari duen burruka da (9,13-34).

Artzai onaren atalean ere (10), argiaren eta illunaren arazoa ageri da: Jesus da artzai ona, baiña badira bestelakoak ere: lapurrak (1), arrapatzailleak (1), arrotzak (5).

Nun eta nola ageri da Jesus munduaren argia dela?

Ondoren datorren mirariak ezaguterazten du ori.

Mirariaren egitekoa, Jesus munduaren argia dela adieraztea da.

Jesusen itza (5), bere egintza batek argitzen du.

Mirari au, Joan-ek dakarzkigun zazpi ezaugarrietako bat da (2,1-11; 4,43-54; 5,1-9; 6,1-15; 6,16-22;11,1-16).

Mirari baten aurrean, galdera bat baiño geiago egin daitezke: Zer gertatu da? Nola gertatu da? Nork egin du? Zer adierazten du?

Itsuaren miraria kontatzean, Joan-ek Jesusen asmoak jarraituz, azkeneko galderari erantzun nai dio bereziki: mirari onek Jesus munduaren argia dela adierazten du.

Mirari au ikusi edo entzun dutenek, nolako jarrera egin diote?

Jesus munduaren argia dela ezagutzera eta onartzera iritxi al dira mirariaren bidez?

Miraria, ezaugarri bezala artu al dute?

Jendearen jarrera oni garrantzi aundia damaio Joan-ek mirariaren kontaera onetan (8-38).

Lau jende-mota aipatzen ditu: itsuaren auzokoak (8-12), fariseuak (24-34), itsuaren gurasoak (18-23) eta sendatua izan den itsua (35-38).

Aintziñako kristauen jokaera ageri da emen, iñolaz ere.

Elizak bataioaren irudikizuna ikusi du gertakizun onetan.

Aintzinako kristauek bataiatuei argituak izan direnak esaten zieten (Eb 10,32).

Esna zaitez lo zauden ori! Jaiki zaitez illen artetik, eta Kristok argituko zaitu (Ef 5, 14).

Seigarren ezaugarria: itsuaren sendaketa (9,1-7)